2009-2010 “Artxibo eta Dokumentazio” Enplegu Tailerreko partaideak, gure herrian (Lizarra) bertan dagoen “Julio Caro Baroja Museo Etnologikoa” bisitatzeko aukera izan genuen, bere funts materialak erabiltzeko orduan darabilen metodologia ezagutzeko eta bere liburutegiaren antolamendu eta lanak ikusteko helburuarekin.
Argitu beharra dago, momentuz, museoa ez dagoela jendeari irekita, oraindik ez bait du museo moduan irekitzeko leku aproposik.
Egun, Lizarrako kanpoaldean dago kokaturik, Merkatondoa industrialdean biltoki eta operazio erdigune bezela erabiltzen den industria-nabe batean ain zuzen.
Gela guztietatik azalpenak emanez gidatu gintuena Susana Irigaray Soto izan zen, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritzan Museoen Saileko nagusia.
Julio Caro Baroja-ren erretratua dagoen etorrera gelan, Susana Irigarayk ongietorria ematen digu.
Sarrera moduan museoaren historioa kontatzen digu. Hastapenak Julio Caro Barojaren figuran aurkitzen ditugu, izan ere, espainiar etnologian eta bereziki euskal herrikoan ospe handiko gizona izan bait zen. Gai etnografikoetan ikuspen historiko-kulturalaren aintzindaria izan zen.
Jarraian, Bere bulegotik hasten gara, han erabiltzen dituzten lan tresnak erakusten dizkigu eta eskuratutako piezen prozesua azaltzen digu.
Bere ordenagailuaren bitartez katalogoaren funtzionamendua erakusten digu informatikoak zein paperezkoak diren adibideen bitartez.
Pieza bakoitzaren deskripzio zehatz batekin batera bere argazkia ere ageri da. Piezak eskuratzeko dauden bide ezberdinak jakinarazten dizkigu: erosiak, dohaintzan edo eta biltegian denboraldi baterako utziak.
Ondoren, etnologia material itzela dagoen liburutegira goaz. Liburutegian erabilitako metodologia eta egungo funtzionamendua azaltzen digute.
Honen ondoren, Susana Irigarayk bilduma piezak aurkitzen diren espazio ezberdinak erakusten dizkigu, eta hauen babes eta zaintza egokirako hartzen diren neurriak azaltzen dizkigu.
Museoaren ondare material aniztasun haundi batekin ikaragarria dela ikusten dugu, guztiak azterturik ongi katalogatutakoak eta ederki asko zaindurik ageri dira neurri ezberdinen bitartez babesturik (tenperatua neurketa, hezetasuna…).
Bisita bikaina izan dela ondorioztatu dezakegu, museo eta biblioteka lanak eta metodoak bertatik bertara ezagutu ahal izateko, ikasitako teoría guztiaren aplikazio praktikoa ikusteko ere aproposa izan da.