2009-2010 “Artxibo eta Dokumentazio” Enplegu Tailerreko ikasleok Lizarrako Jose María Lacarra Liburutegi Publikora egin genuen bisita. Liburutegia Eguía Jauregian kokaturik dago, XVI. mendeko eraikuntz errenazentista. Bertan Miguel de Eguía Jasso (1495-1548) bizi izan zen,inprimatzailea izanik Lizarrako familia esanguratsu baten kide genuen, 1548 urtean Lizarrako lehen inprenta ezarri zuen.
Liburutegiko arduradunak liburutegi osotik gidatu gintuzten atsegin osoz, eta aldi berean, material berria ailegatzen denetik liburutegiko bilduma izatera igarotzen den arte dagoen prozesu teknikoa xehetasun osoz azaldu ziguten. Guztia, liburutegiko kudeaketarako erabili ohi dituzten ordenagailu eta programak erakutsiz.
Prosezu guztia materialen aukeraketa eta eskuraketarekin hasten da, eta jarraian erregistroa eta zigilatua egiten da.
Ondoren, materialen katalogazioa eta klasifikazioa, txaplata delakoaren itsatsia eta azkenik, apalategietan materialaren kokapena, hau ezinbesteko urratsa dugu erabiltzaileak bilaketa azkarra egin dezaten.
Liburutegia osatzen duten gela ezberdinak erakutsi ziguten, guk ezagutzen genituenaz aparte (irakurtze gelak, kontsultakoak…), aintzin funtsa eta historikoa gordetzen den gelan zehar ere gidatu gintuzten, bertan, XVI mendetik aurrerako liburuak ikus daitezke.
Biltokia ere ikusi ahal izan genuen. Hemen agerian ez dauden bolumen/materialak gordetzen dira.
Orokorrean, visita atsegin eta adierazgarria izan genuen, ligurutegiko kontuak ezagutzeko aproposa.
Irudiak haundiagoak ikusteko klik egin hemen