31 may 2010

Lizarrako monumentu nagusienetako bat Nafarroako Erregeen Jauregia da. San Martin enparantzan kokaturik, Nafarroako arkitektura zibil erromanikoaren adibide bakarra dugu (XII. medearen azken herena).

Bere barnealdean erabat berriturik Gustavo de Maeztu pintura museoa aurkitzen da, jakina denez, Gustavo de Maeztu y Whitney (1887-1947) idazle eta margolarian oinarritzen da, Gasteiztarra jaiotzez baina bere heriotzararte Lizarran bizi zena.

Museoak Arte Garaikirearen, 98-ko Belaunaldi eta 27-ko Belaunaldiko gaien inguruko materialak biltzen ditu. Eta nola ez, Gustavo de Maeztu Margolariari buruzkoa ere.

Artxibo eta Dokumentazio” Enplegu Tailerrari egokitzen zaion lehenengo zeregin nagusia liburutegi hau antolatu eta kudeatzearena izango da, kontutan izan behar dugu 9.000-tik gorako bolumen batetaz hitz egiten dugula.

Horrela, aldizkako argitalpenen antolaketarekin hasten gara. Honetarako Kardex-a erabiltzen da, argitalpenen datuak jasotzen diren orria (argitalpen zenbakia, denboraldia…). Atal honetan gehienak arteari buruzko aldizkariak eta katalogoak izan dira.

Beste ihardueretako bat, bildumaren eguneratutako erregistro liburua osatzearena izan da, izan ere, lehengoa zaharkitua aurkitzen zen. Honetarako liburutegiko material guztiaren berrikusia egin da.

Bolumenen zenbatekoa jakin ondoren (aipatu bezela 9.000 inguru), bakoitzaren erregistro, zigilatu, katalogazio eta inbentariatua egin da.

Ondoren, liburuak apalategian antolatu ditugu, beti ere bilduma handitzen doala aurreikusiz espazio berriak gaineratuko dizkiogu.

Liburutegiko lehen zeregin hau, Enplegu Tailerraren ikaslegoaren zenbait txandatan bete da.

Irudiak haundiagoak ikusteko klik egin hemen


 

Copyright 2010 Artxibo eta Dokumentazio Enplegu Tailerra (09-10) Lizarrako Udala.

Theme by WordpressCenter.com.
Blogger Template by Beta Templates.