Enplegu Tailerrak, lan honen ardura duten ikasle-langileei deskribapen eta hedapenerako oso erabilgarriak izango diren software ezagutza praktikoak eman dizkie.
Argazki ondarea antolatzeko orduan (1700 bat argazki), egin den lehenengo pausua irudi materialaren antolaketa eta klazifikazioa izan da, eta bide batez, duten kontserbazio baldintzak kontutan hartzea.
Baita ere, argazkien babes eta zainketarako irtenbideak aztertu dira. Horrela, argazkien karpetak plastikozkoak izanik azido gabeko karpeta eta kartazalak erabili ditugu.
Jarraian, jatorrizko argazkiak gordetzeko ondarearen digitalizazioari ekin diogu. Digitalizazioak duen abantaila nagusia kontsultatzean izaten den manipulazioa sahieztean datza.
Digitalizatutako argazkiak informatika programa baten bidez katalogatua izan da. Modu honetan, argazkiak errez eta azkar konsulta daitezke.
Digitalizazio, katalogazio eta zainketaren azken helburua argazki funtsa beraren hedapena izango litzateke. Honetarako teknologi berriak hedapen eta sustapenerako bitartekari ezin hobeak dira. Enplegu Tailerrak hasieratikan egin du apostu teknologia berriengatik.
Lan dinamiko eta ikusgarria suertatu da, Enplegu Tailerraren barnean bilduriko iharduera bikaina.
Irudiak haundiagoak ikusteko klik egin hemen




