31 may 2010

2009-2010 Artxibo eta Dokumentazio Tailerrak egindako beste ihardueretako bat, Lizarrako Udaletxeko Gizarte Ongizate Sailaren txostenen garbiketa, antolaketa eta klasifikazioarena izan da, eta bide batez, bere funtsa zaharrenak Udal Artxibora eramatearena.

Gizarte Ongizate Artxiboaren txostenak prestatu eta antolatzeko orduan, kontutan hartu dugun lehen gauza artxiboak duen tamaina fisikoa izan da, hau zertxobait mugatua izanik, hor bertan bi pertsonentzako lan postua finkatzea pentsatu dugu. Era honetan lana azkartu egin da, artxiboko materiala eramateak suposatzen duen lana aurreztuz.

Aipatu bezala, lan nagusia txostenen garbiketan (plastikodun edo metalezko materiala kentzea) eta instalazio unitateen prestaketan oinarritu da, erreferentzi eta kontsulta zenbakiak eguneratuz txostenaren artxibadorean itsatsiriko identifikazio etiketen bitartez.

Gainera, txosten artxibadoreak betetako espazioa ere moldaketen bitartez hobetua izan da materialaren kontsulta azkarrago eta hobeago baten mesedetan, beti ere artxiboaren handitzean petsatuz espazio hutsak usteaz ahaztu gabe.

Bere funtsa zaharrenen (80-ko hamarkada) tokialdatzearen ondoren, Gizarte Ongizate Artxiboaren Katalogo/Inbentario baten eraketa egin da. Lanak egin diren modua dela eta Ongizate Sailak ez du arazorik eduki bitartean txostenak kontsultatzen jarraitzeko.

Irudiak haundiagoak ikusteko klik egin hemen


 

Copyright 2010 Artxibo eta Dokumentazio Enplegu Tailerra (09-10) Lizarrako Udala.

Theme by WordpressCenter.com.
Blogger Template by Beta Templates.