Udal Artxiboak duen espazio murriztua prestatu eta antolatzeko orduan, Hirigintza Sailako txosten eta proiektuen kokapen berrirako alternatibak bilatu ditugu, izan ere sail honek artxibadore eta kaxa kopuru handia dauka.
Horrela, helburu honetarako Udal Artxibotik oso gertu dagoen gela bat prestatu da.
Behin Hirigintza Artxibo berria izango den gela berria prestatuta, dokumentazioaren tokialdatzera ekin diogu.
Dokumentazioa 1999 urtetik 2010 urtera doan tartea jasotzen du, baina etorkizunean handitzen joango dela kontutan hartuz espazio librea uzteaz ere arduratu gara.
Enplegu Tailerrak gauzatutako iharduera hau Hirigintza Saila berarekin hartuemanean bete da.
Irudiak haundiagoak ikusteko klik egin hemen