31 may 2010

Azaldu dugun moduan, bete diren zereginak anitzak izan dira, beti ere klaseetako edukiera teorikoari moldatutakoak. Ondoren, Enplegu Tailerrak egindako IHARDUEREN deskribapenarekin jarraituko dugu.

Apirila erdialdetik bukaerarte, Gustavo de Maeztu Museoko Liburutegian eta Udal Artxiboan funtsaren katalogazio eta txostenen garbiketa zein klasifikazioarekin jarraitu egin da. Langilego eta Hazienda arloei (kontribuzio eta zirkulazio zergak), Eta Gizarte Ongizate Sailaren antolakuntza izango den zeregin berriari eman diogu hasiera.

Aldi berean, Berdintasun eta Emakumearen Batzordearen Liburutegiaren ondare bibliografikoaren katalogazioari ekin diogu, eta baita Kultur Etxeko argazki ondarearen katalogazioari ere (1700 argazki baino gehiagoko katalogoan, digitalizazio eta deskribapena).

Maiatzan, apirilean hasitako lan guztien jarraipena izango da. Zenbait betebehar berri aipatzekoak dira: aintzin funts materialaren babes eta garbiketak, hautamen eta plusbalio txostenen tokialdaketa, Ospakizun Sailararen dokumentazioaren inbentariaketa eta garbiketa, Artxibo liburutegiaren eraketa eta katalogazioa, eta blog honen eraketa.

Laburpen moduan, esan beharra dago, 2009-2010 “Artxibo eta Dokumentazio” Enplegu Tailerrak, lehenagotik ikasitako ezagutzak praktikara eramateko balio izan digula, eta era berean laninguruan lehiakorrak izateko esperientzia jaso dugula.

 

Copyright 2010 Artxibo eta Dokumentazio Enplegu Tailerra (09-10) Lizarrako Udala.

Theme by WordpressCenter.com.
Blogger Template by Beta Templates.