31 may 2010

2009-2010-ko “Artxibo eta Dokumentazio” Enplegu Tailerreko ikasleak Lizarrako Udal Artxiboan burutu ditugu lan nagusiak. Artxiboa, Lizarrako Udaletxeko beheko solairuan aurkitzen da.

*informazio gehiagorako klik egin ondorengo loturan*

Burututako zereginak anitzak izan dira beti ere klaseko edukiera teorikora moldaturikoak. Egindako iharduera guztien berri emateko asmoz, ondorengo deskribapena doakizue:

Lanak urtarrilaren erdialdean hasi ziren, Enplegu Tailerreko talde bat idazkaritzatik txostenen toki aldaketaz eta udaltzaingoaren txostenen garbiketaz arduratu zenean.

Honi balio gabeko dokumentuen suntsipena jarraitu zion, eta baita ere 2007-tik 2009-rainoko Tailer Eskolaren fakturatze artxiboaren hastapenak ere.

Otsaila eta martxoaren hasieratan Kirol, Hazienda eta Prensa Sailetan bete ziren zereginak. Honi BON (Nafarroako Buletin Ofiziala) materialaren kopien garbiketa gaineratu behar zaio. Eta baita Aintzin katalogoa osatzen duten materialen inbentariaketa eta azterketaren hasiera ere.

Martxo bitartean Udal Artxiboaren antolaketa eta garbitze lanekin jarraitu genuen (Prentsa, aintzin funtsa…) Zeregin hauek azpimarratzekoak dira, izan ere txostenen bilaketa hobetzeko, kaxa edo artxibategiaren edukiera azaltzen duten etiketak egin ditugu berauei itsasteko.

Hilabete honetan bertan, Gustavo de Maeztu Museoko liburutegiaren antolamendu eta katalogazio lanetan hasi ginen. Batetik, liburu guztien erregistro eta zigilatua, eta bestetik, aldizkako argitalpenen kárdex-en osaketa, hau da, oinarrizko informazioa eta edukiak jasotzen duten orriak.

Martxo bukaera eta apirilaren erdialde tartean gure lana, sail ezberdinen artxiboen antolakuntza eta garbiketan oinarriturik jarraitu du. Horrela, Kirol eta Hazienda arloetan gauzaturiko lanak (eta modu aipagarrian kontribuzio atalean gauzaturiko iharduera), eta Enplegu Tailerreko administrazio lanak bete dira. Bien bitartean, Gustavo de Maeztu Museoko Liburutegiaren zereginekin ere, jarraitu egin da.

Garrantzizkoa da azpimarratzea momentu honetan artxibo berri baten osaketa burutu dugula. Hirigintza Saileko txosten eta proiektuei zuzendutako espazioa ain zuzen.
 

Copyright 2010 Artxibo eta Dokumentazio Enplegu Tailerra (09-10) Lizarrako Udala.

Theme by WordpressCenter.com.
Blogger Template by Beta Templates.