2009-2010-ko “Artxibo eta Dokumentazio” Enplegu Tailerrean, gure prestakuntza egitaraua betetzeko zenbait instalazio erabili ditugu.
*Gure instalazioen informazio gehiago izateko klik egin ondorengo loturan*
Bereziki, kurtsoaren praktika, ehin haundi batean, Lizarrako Udaleko behe solairuan dagoen Udal Artxiboan bete dugu.
Udal Artxiboa bi solairuetan dago banatuta. Behekoak bi gela ditu: bata, tarteko artxiboa deitutakoa (udal erakundeko klasifikazio taula jarraituz antolatutakoa), administrazioko txostenei zuzendua dago. Bestea, XVI. mendetik XX. mendeko laurogehietamar urteeteraino diren dokumentu historikoak zaintzeaz arduratzen da, hauek, “compactus”etan gordetzen dira, izan ere, hórrela bilketa eta babesa hobetzen dira leku fisikoa ere aprobetxatuz.
Artxiboaren barnean bi kontsulta postu daude, hauek bide batez lanerako balio izan digute. Liburutegia ere badauka, guk geuk antolatu eta katalogatutakoa, eta hiru ataletan banaturik aurkitzen da:
-Funts historikoa
-Legeria
-Bertako funtsak
Artxiboko metalezko apalategietan, modu egokian, udaletxeko sail ezberdinen txostenak gordetzen dira (Hazienda, Hirigintza, Kirolak, Ekonomia, kultura, Inguru giroa, Ospakizunak…), hauek, lehenago aipaturiko klazifikazio taulan oinarriturik antolatu ditugu.
Udal Artxiboko eremuaz gainera, geure bulego propioa eta bilera gela ere izan ditugu.