- Kultur Etxea
- Udal Artxiboa
- Gustavo de Maeztu Museoko Liburutegia
Gure jardueren erdigunea, Lizarrako Kultur Etxea izan da. Bertan, Tailerreko alde teorikoa jaso dugu. Lizarrako Kultur Etxea, Fray Diego Jauregia bezela ere ezaguna, XVI. mendeko plateresko estiloko eraikuntz garrantzizkoa dugu (Rua kalea 7).
Esan bezela, Kultur Etxeko ikasgelatan Enplegu Tailerren alde teoriko osoa jaso dugu (Artxibo eta Liburutegia); baita ere, bertako argazki funtsaren digitalizazioan eta liburuen katalogazioan aritu gara.



Beste toki esanguratsu bat, Lizarrako Udal Artxiboa izan da. Bertan ikasleok, garrantzizko jarduerak bete ditugu. Artxiboa, Lizarrako Udaleko beheko solairuan aurkitzen da.
Zeregin guztien artean aipatzekoak dira, artxiboen lekualdatzeak, lekuaren egokitzapenak, material garbiketa, antolaketa, aintzin funtsa eta funts historikoaren babes eta zaintza…




Gure jardueren beste instalazioa Gustavo de Maeztu Museoko Liburutegia dugu. Liburutegia, Nafarroako Erregeen Jauregian dago kokaturik, nafarroako zibil erromanikoaren adibide bakarra.
Bertan gauzatutako zeregina Museoko bibliografi funtsa ikaragarria (9.000 bolumen) antolatu eta katalogatzearena izan da.

* gauzaturiko beste ihardueretara ailegatzeko klik egin ondorengo loturan*